KROKETAK

KROKETAK


Kroketak biltzeko osagaiak

Irina
Arrautzak: 3 edo. Ahal bada, baserrikoak erabili.
Ogi birrindua. Kroketak askoz hobeak ateratzen dira ogia etxean birrintzen bada. Nola egiten den? Oso erraza.

Ogia birrintzeko modua
Ogi puska zaharrak labean xigortu eta gero birringailu batekin pazientziarekin birrindu. Ez dugu, ordea, beti denbora izaten horretarako. Hona “martingala” ttiki bat etxean ogia aise-aise birrintzeko. 
Ogi xigortua erosi, integrala bada hobe, eta birrindu. Etxean birrinduarekin erosten denarekin baino askoz onagoak ateratzen dira eta era honetara 10 minutu besterik ez dira behar.

Nola bildu
Lehenik eta behin gogoan izan behar da oreak hotza egon behar duela kroketak biltzeko. 
Lan gehixeago ematen badu ere, kroketak txiki samarrak aiseago eta gusturago jaten dira. Horregatik, biltze-lana bizpahiru lagunen artean egiten bada, askoz hobeto denontzat.
Biltzeko, ore pixka bat hartu, irineztatu forma ematearekin batean, gero arrautzan blaitu eta azkenik ogi birrinduz estali. Lehen esan bezala, bizpahiru lagunen artean egiten bada lan hau... askoz hobeto. 
Arestian zehaztutako kopuruarekin 85-90 kroketa ateratzen dira, gutxi gorabehera, baina denak jaten ez badira, izozgailuan sar daitezke, eta komeni denean... hortxe daude frijitzeko prest.
Frijitzeko oliba-olioa erabili. 0,4º motakoa egokia izan daiteke. 
Onena da olioak kroketa osorik estaltzea. Horregatik, egin nahi den kroketa kopuruaren arabera, aukeratu behar da kazolaren tamaina, olio gehiegi ez gastatzeko. Olioak oso beroa egon behar du, baina kontuz ibili behar da kroketak ez erretzeko.
Komeni da kroketak atera behar diren plater edo erretiluan paper xurgatzailea paratzea soberako olioa paperak (eta ez guk) xurga dezan.


KROKETAK bilaketarekin bat datozen irudiak

Comentarios